top of page
TESTUGINTZA.png

Atal honetan testu eredu desberdinak aztertu eta ulertuko ditugu; ondoren, geure testuak sortu ahal izateko. 

Azalpen testua

Azalpen testua gai baten inguruan informazioa emateko sortzen den testua da. Informazio hori modu argian eta txukun antolaturik ematen da.

Azalpen testuan atal hauek agertu ohi dira:

  • Sarrera: Gaiaren justifikazioa adierazten da, zergatik lantzen den gai hori planteatuz.

  • Garapena: Gaiaren mamia adierazten da, hau da, ideia interesgarrienak aipatzen dira. Ideia hauek lotzeko antolatzaileen laguntzaz baliatzen gara.

  • Ondorioa: Garapenean adierazitako ideia nagusiena azpimarratzea edo laburtzea komeni da.

      Amaieran, iturrien aipamena (informazioa nondik eskuratu den) egitea komeni da.

Azalpen testu batek honako ezaugarri hauek izango ditu:

             * Idazlearen iritzirik ez du agertu behar.

             * Esaldi labur eta argiak erabili behar dira.

             * Aditzak orainaldian eta hirugarren pertsonan

                erabiliko dira.

             * Ideiak lotzeko antolatzaileak erabiliko dira. Esate

                baterako:

EGIPTOKO ESKRIBAK

Antzinako Egipton oso pertsona gutxik zekiten irakurtzen eta idazten. Haien artean, eskribak zeuden.

Goi-klaseetako  kideak ziren, eta interes handia zuten idazketa eta irakurketa teknika isilpean gordetzeko.  Eskribek, txosten ofizialak idazteaz gain, errege-zergen eta faraoiaren jauregiko biltegietako salgai sarreren eta irteeren kontuak eramaten zituzten. Horregatik, funtzionario horiek ospe handia eta maila ekonomiko ona zuten. Horrela, jakitunen kopurua murritza izan zitekeen, eta hori dela eta, eskribek botereari  eusten zioten.

Ondorioz, gizarteak izugarri baloratzen zuen eta errespetu handia zion eskriben lanbideari. Beraz, eskriba izatea lortzea ez zen batere erraza: mutiko (neskak inoiz ez) gutxi batzuk bakarrik joan zitezkeen eskolara.

Geografia eta Historia DBH 1

Zubia Santillana (moldatua)

SARRERARAKO:

Azalduko dudan gaia,

Ezer baino lehen,

Hasteko,

Lehenik eta behin,

GARAPENERAKO:

 

Horrela,

Horregatik,

Adibidez,

Beraz, 

Ez hori bakarrik,

Horrez gain,

Hori dela eta,

Esate baterako,

Besteak beste,

Bestalde, 

Era berean,

Horrekin batera, 

Dena dela,

Edonola ere,

Aipatu den moduan,

Hain zuzen ere,

Aldiz,

Berriz,

Are gehiago,

Zalantzarik gabe,

Hau da,

Beharbada,

ONDORIORAKO:

Ondorioz,

Beraz, 

Hortaz,

Horrenbestez,

Laburbilduz,

Hori guztia dela eta,

Azkenik,

Bukatzeko,

Amaitzeko,

azalpen testua idazteko jarraibidea.png

KOLOREAK

HIRUSTA

SURFA

EUSKAL HERRIAN

bottom of page