top of page

Ereduak aztertuz eta hauei jarraituz landu zure sormen idatzia.

ESKUTITZA EDO GUTUNA

Gutuna pertsona batek beste bati bidaltzen dion mezu idatzia da, elkarrizketa bideratzeko asmotan.

Normalean, ahozko komunikazioa posible ez denean erabiltzen da. Horrela bi pertsonen arteko elkarrizketa idatzia bideratzen da. Mezua gutun-azal batean sartzen da eta igorlearen eta hartzailearen datuak idatzi behar dira. Postaz (arrunta edo elektronikoa) bidaltzen da.

Bi gutun mota bereiziko ditugu bidali nahi dugun mezuaren arabera. Hizkera bera ere moldatu egingo dugu mezua jaso behar duen pertsonarekin dugun harremanaren arabera. Horrela, familiakoekin, lagunekin, estimatzen diren ezagunekin gutun pertsonala idatziko da. Bestalde, gutun formala erabiliko da ezagutzen ez diren pertsonen artean, edo mezuaren gaia formala bada, adibidez, eskaera bat, salaketa bat, kexa bat...
Gutuna dagokionarengana iristeko GUTUN-AZALA oso ongi osatu behar da.



Maurice L. Dupont
74 Avenue Paul Alduy
66100 Perpignan
FRANCE
Miren Mendibeltz Arnota
Urkabe bidea 31, 3.D
20180 Oiartzun
GIPUZKOA
ESPAÑA
Zigilua
Gutuna jaso behar duenaren datuak.
Gutuna bidaltzen duenaren datuak.
Gutuna idazterakoan egitura hau jarraitu behar da:

Lekua eta data
Hasierako agurra
Gutunaren gorputza
Amaierako agurra
Sinadura
Teoria irakurri eta kopiatu
ondoren,
osatu dagozkion ariketak zure koadernoan.
bottom of page