top of page
TESTUGINTZA.png

Atal honetan testu eredu desberdinak aztertu eta ulertuko ditugu; ondoren, geure testuak sortu ahal izateko. 

ikasturtea.png
ikastetxea.png

Narrazio testua:

     KOMIKIA 

  • Komikiek istorio bat kontatzen dute, testuak eta irudiak uztartuz.

  • Irudiak kontuan hartuz komikia adierazpen artistikoa izan daiteke.

  • Komikiek zerbait kontatzen dutenez, hizkuntzaren baliabideak erabiltzen ditu. Genero narratiboko adierazpen bat gehiago dugu.

KOMIKIA 3.jpg
  • Dirudienez, komikiak antzinatik ezagutzen dira. Baina, lehen publikazioa 1883. urtekoa dugu. New York-eko egunkari batean agertu omen zen komiki hori eta Yellow Kid izeneko pertsonaia omen zen protagonista.

  • Atorra horia zeraman alproja bat zen Yellow Kid.

KOMIKIA 5.jpg

Komikiaren elementuak

  • Binetak: kontakizuneko gertaera antolatzeko erabiltzen diren koadro itxiak izaten dira.

  • Komikietako testuak: Egoeren azalpenak, pertsonaien arteko elkarrizketak eta haien pentsamenduak agertu ohi dira. Idatzi behar den testuaren arabera bi motatakoak dira testua idazteko tokia:

KOMIKIA 6.jpg
KOMIKIA 7.jpg
KARTUTXOA: Narratzailearen ahotsa adierazteko erabiltzen da.
BUNBUILOA: Pertsonaiek esaten dutena jasotzeko erabiltzen da.
KOMIKIA 8.jpg
  • Bunbuiloak desberdinak izango dira adierazi behar dutenaren arabera:

  • Komikiak baditu bere adierazpen-baliabide bereziak:

            PLANOAK: marrazkiak plano mota          

                               desberdinetan agertzen dira, plano

                               orokorretik xehetasun-planora.

             LERRO ZINETIKOAK: mugimendu baten

                             ibilbidea erakusten dute; esate baterako,

                             haizearen mugimendua, abiadura,

                             erorketa...

             LETREN TAMAINA: Horren arabera jakingo

                            dugu pertsonaia bat oihuka (letra

                            larria) ala ahapeka (letra xehea) ari den.

           IKUSIZKO METAFORAK: Pertsonaien aldartea edo

                           egoera jakin batzuk adierazteko

                           erabiltzen diren marrazkitxoak dira.

            ONOMATOPEIAK: soinuak edo hotsak

                             adierazteko, eta binetaren 

                             adierazkortasuna areagotzeko jartzen

                             dira.

KOMIKIA 9.png
KOMIKIA 10.jpg
PITUFO KOMIKIAK 1.png
KOMIKIAK 12.png
ONOMATOPEIAK KOMIKIA.jpg
bottom of page