
Atal honetan testu eredu desberdinak aztertu eta ulertuko ditugu; ondoren, geure testuak sortu ahal izateko.

Definizioak
Zer da definizioa?
Definizioa hitz baten esanahia edo zerbaiten izaera zehaztasunez adierazten duen azalpen testu laburra da.


Kontzepturen bat ezezaguna bada,
hiztegi sorta ederra dugu eskura nahi dugunean kontsulta egiteko.
Definizioaren ezaugarriak
Nola osatu definizio bat?


-
Hitz multzoa
-
Alfabetikoki ordenatua
-
Esanahiak eman
-
Beste hizkuntzetako ordaina (itzulpena).



alfabetikoki ordenaturiko hitz multzoa da
-
Definizioak laburra izan behar du. Gehienez lerro pare bat nahikoa da kontzeptu bat definitzeko.
-
Definizioak zehatza izan behar du, antzekoak diren kontzeptuekin ez nahasteko.
-
Definitzen den hitza ez da erabiltzen bere definizioa ematerakoan. Sinonimoak erabil daitezke.
-
Kontzeptu bakoitza lexiko-familia bateko kide denez, bere esanahi zabalagoko hitza (hiperonimoa) aipatu behar da derrigorrez. Adibidez: mahai --------> altzaria
suge --------> animalia narrastia
ogi --------> jangaia
etxe --------> eraikina
-
Aditz bat definitzeko beste aditz bat erabiltzen da, gehienetan sinonimo bezala erabiltzen dena. Ikus adibideak:
atondu --------> antolatu, prestatu
jazo --------> gertatu
ikaratu --------> beldurtu, izutu
Har dezagun HIZTEGI kontzeptua definitzeko. Horretarako honako pauso hauek emango
ditugu:
1. Definitu nahi den kontzeptuari buruzko
datuak bilduko ditugu.
2. Ondoren, kontzeptu horren esanahi
zabalagoko hitza (hiperonimoa) bilatu
behar dugu. Hau informazioaren muina
denez, DA / DIRA aditzaren aurretik doa.
hitz multzoa da.
3. Jarraian, oinarrizko definizioa emango
dugu, daturik garrantzitsuena erantsiz.
Horretarako, hiperonimoaren aurretik
jarriko dugu "-en" edo "-tako / -riko"
partikulak lotuz.
4. Azkenik, bildutako datu guztiak honako
formula hau aplikatuz lotuko ditugu:
Beraz, HIZTEGI kontzeptua definitu nahi badugu, honela egingo dugu:
Hiztegia alfabetikoki ordenaturiko hitz multzoa da, ondoan bere esanahia edota beste hizkuntza batean duen ordaina azaltzen dena.