top of page

Ereduak aztertuz eta hauei jarraituz landu zure sormen idatzia.

Argudio testua
Argudio testua ideia edo iritzi bat adieraziz edo defendatuz, beste norbait konbentzitzeko sortzen den testua da.
Argudio testu batek hiru atal izan behar ditu:
1. TESIA edo defendatu nahi den ideiaren adierazpena.
2. Argumentazioa, aurreko ideia defendatzeko erabiltzen diren argudio multzoa.
Atal honetan besteen kontrako ideiak ere erabil ditzakegu, argudio berriak sortuz.
3. Ondorioa, argudio guztiak laburtzen dituen ideia
nagusia. Amaiera indartsu bat eman behar zaio
hartzailearengan eragiteko.
Hona hemen argudio testua idatzirik:



Filme bat ikusteko zinemara joatea da aukera egokiena.



Alde batetik, pantaila erraldoia du eta bestaldetik, audioa oso indartsua du. Gainera, gela oso handiak ditu eta, azkenik, nahi adina lagun sartzen gara.

Filma alokatzea eta etxean ikustea baino garestiagoa da. Gainera, ezin duzu nahi duzun unean ikusi.





Esandako guztia kontuan hartuz, zinemara joatea dugu planik hoberena, lagunekin filme on bat kalitatez disfrutatzeko.

Non ikusi filme bat, zineman ala etxean?
Film bat ikusteko zinemara joatea da aukerarik egokiena.
Alde batetik, pantaila erraldoia duelako eta bestaldetik, audio oso indartsua eskaintzen baitu. Gainera, oso gela handiak ditu eta ondorioz, nahi adina lagun sartzen gara.
Egia da zinemara joatea garestiagoa izan daitekela, baina filmaren kalitatea askoz ere handiagoa da, eta nire iritziz horrek merezi du.
Bestalde, zuk nahi duzun unean ikusterik ez baduzu ere, zinemek, geroz eta ordutegi eskaintza zabalagoa dute.
Esandako guztia kontuan hartuz, zinemara joatea dugu planik hoberena, lagunekin film on bat kalitatez disfrutatzeko.

Zinemara joatea garestiagoa bada ere, filmearen kalitatea askoz ere handiagoa da eta horrek, nire ustez, merezi du.
Bestalde, zuk nahi duzun unean ikusterik ez baduzu ere, zinemek, gero eta ordutegi eskaintza handiagoa dute.
Adibideak jartzeko antolatzaileak:
-
Adibidez,
-
Esate baterako,

Hasierako antolatzaileak:
-
Hasteko
-
Lehenengo eta behin
-
Lehen-lehenik
Arrazoiak gehitzeko antolatzaileak:
-
Gainera
-
Alde batetik... bestetik
-
Halaber
-
Ere
-
Baita... ere
-
Ezezik... ere
-
Bestalde
Ideia bat aurkezteko antolatzaileak:
-
-ri dagokionez
-
... dela eta
-
Lehen-lehenik
-
-(r)en arabera,
-
-(r)en ustez
Kontrakotasuna adierazteko
antolatzaileak:
-
Baina,
-
Dena dela,
-
Dena den,
-
Hala ere,
-
Nolanahi ere,
Ondorio bat emateko antolatzaileak:
-
Beraz,
-
Ondorioz,
-
Horregatik,
-
Hori dela eta,
-
Laburbilduz,
Adibideak jartzeko antolatzaileak:
-
Adibidez,
-
Esate baterako,





Zergatik da Mirentxu ikasle ona?

ala


Graffiti hau artelana al da?
bottom of page