top of page
NOR-NORK ADITZA
Hainbat eta hainbat ekintza burutzeko bi osagai behar ditugu, subjektua (NORK) eta objektua (ZER). Ikusi ekintza hauek:
NORK? ZER? ADITZA
Gure amak goizeko ogia erosi du
Nik motxila beteta ekarri dut
Zuek ikastetxeko zuzendaria ikusi duzue
Umeek postrerako sagarra jan dute
Zuk pipak erosi dituzu
Guk tenis-pilotak ekarri ditugu
Ikerrek irakasleak haserre ikusi ditu
Nik espagetiak jan ditut
Ohartu zaitez subjektuaren marka, orainaldian, aditz laguntzailearen amaieran jartzen dela. Horrela, subjektua baldin bada...
NIK orduan jarriko da -t
HIK orduan jarriko da -k/n
HARK orduan jarriko da ------
GUK orduan jarriko da -gu
ZUK orduan jarriko da -zu
ZUEK orduan jarriko da -zue
HAIEK orduan jarriko da -te
Orain, objektuaren marka ikasi behar dugu. Hau aditzaren hasieran jartzen da eta objektuaren arabera aldatzen joango da. Horrela, edozein subjektuk, adibidez, kalean ikusten baldin badu...
ni orduan jarriko da Nau-
hi orduan jarriko da Hau-
hura orduan jarriko da Du-
gu orduan jarriko da Gaitu-
zu orduan jarriko da Zaitu-
zuek orduan jarriko da Zaituzte-
haiek orduan jarriko da Ditu-
Beraz, NOR-NORK aditza orainaldian aurreko elementuen konbinaketen bitartez osatuko dugu. Gogoratu, lehen elementua objektuaren marka jarri behar da eta amaieran subjektuari dagokion marka.
LEHENALDIAN, antzera jokatuko dugu. Beraz, objektuaren atalean honela dira osagaiak:
ni orduan jarriko da Nindu-
hi orduan jarriko da Hindu-
hura orduan jarriko da (*)
gu orduan jarriko da Gintu-
zu orduan jarriko da Zintu-
zuek orduan jarriko da Zintuzte-
haiek orduan jarriko da (**)
eta subjektuaren atalean horrela gertatzen dira osagaiak:
NIK orduan jarriko da -dan
HIK orduan jarriko da -an/nan
HARK orduan jarriko da -en
GUK orduan jarriko da -gun
ZUK orduan jarriko da -zun
ZUEK orduan jarriko da -zuen
HAIEK orduan jarriko da -(z)ten
Aurretik (*) ikurra jarri dugu objektua HURA eta HAIEK denean. Ikur horrek esan nahi du kasu horietan erabili behar ditugun aditzak honako hauek direla:
Teoria ulertu eta ikasi ondoren, osa itzazu gaiari dagozkion ariketa fitxak koadernoan.
bottom of page