Orri honetan aditzaren lanketa egiteko behar duzun edukia aurkituko duzu. Behar duzun guztietan kontsulta ezazu.
ADITZ INDIKATIBOA
Euskaraz aditza adierazteko, gehienetan, bi hitz erabiltzen dira:
ADITZ NAGUSIA ADITZ LAGUNTZAILEA
Etorri gara (NOR)
Gustatzen zitzaidan (NOR-NORI)
Idatziko ditugu (NOR-NORK)
Erosi genion (NOR-NORI-NORK)
Aditz laguntzaile lau mota ditugu euskaraz eta horiek ondo erabili behar ditugu bai orainaldian, bai lehenaldian.
Izaera eta egoera adierazteko erabiltzen da aditz hau. Aurkezpenak eta deskripzioak egiteko behar dugu.
IZAN
Orainaldia Lehenaldia
Ni NAIZ NINTZEN Hi HAIZ HINTZEN
Bera DA ZEN
Gu GARA GINEN
Zu ZARA ZINEN Zuek ZARETE ZINETEN
Beraiek DIRA ZIREN
Adibidez:
Mikel gaur autobusez joan DA eskolara.
Gu atzo patinetean ibili GINEN patioan.
Ainara oporretan gaisorik egon ZEN ospitalean.
Zuek goizean garaiz etorri ZARETE.
Hizketako momentuan gertatzen diren ekintzetarako euskarak zenbait aditzetan hitz bakarreko formak erabiltzen ditu: trinkoak.
NOR aditzak gehien erabiltzen dituen aditz trinkoak hauexek dira:
Adibidez:
Mikel gaur autobusez joan DA eskolara.
Mikel oraintxe autobusez DOA eskolara.
Gu atzo patinetean ibili GINEN patioan.
Gu orduantxe patinetean GENBILTZAN patioan.
Ainara oporretan gaisorik egon ZEN ospitalean.
Ainara momentu hartan gaisorik ZEGOEN ospitalean.
Zuek goizean garaiz etorri ZARETE.
Zuek oraintxe garaiz ZATOZTE.