top of page
NOR-NORI-NORK ADITZA
Euskaraz badira hainbat eta hainbat aditz gutxienez bi sintagmen presentzia eskatzen dutenak. Ikus bestela:
irakurri ---------> nork irakurri eta zer/nor irakurri
saldu ---------> nork saldu eta zer/nor saldu
kendu ---------> nork kendu eta zer/nor kendu
utzi ---------> nork utzi eta zer/nor utzi
Horrela, aditz horiek erabiltzen dituzten aditz-laguntzaileak bi sintagma horien ezaugarriez osaturik egon behar du. Eta kasu batzuetan bi sintagma horiekin batera hirugarren bat ager daiteke perpausean, NORI.
Beraz, kasu horietan, aditzarekin batera joan behar duen aditz-laguntzaileak hiru sintagma horien ezugarriak eraman behar ditu. Horregatik, aditz-laguntzaile horri esaten zaio NOR-NORI-NORK.
Ikus ditzagun adibide batzuk:
Nik muxu bat eman dut Nik zuri muxu bat eman DIZUT.
Zuk niri muxu bat eskatu DIDAZU.
Haiek guri liburua oparitu DIGUTE.
Nik muxuak eman ditut Nik zuri muxuak eman DIZKIZUT.
Zuk niri muxuak eskatu DIZKIDAZU.
Haiek guri liburuak oparitu DIZKIGUTE.
Ikusten den bezala, sintagma bakoitzak bere ordezkapena dauka aditz-laguntzailearen osaketan.
Beraz, sintagma guztiak harturik NOR-NORI-NORK orainaldia horrelako elementuak konbinatuz sortzen da:
Ohartu zaitez subjektuaren ezaugarria amaieran jartzen dela eta objektuarena, lehena. Erdian, NORI sintagmaren ordezkapena jarriko dugu.
NOR-NORI-NORK lehenaldian, berriz, sintagmen ordena aldatu egiten da eta kasu honetan subjektuarekin hasiko gara, ondoren objektuarekin eta jarraian, NORI sintagma. Lehenaldiko aditz guztiek bezala, amaieran -N bat izango dute.
Teoria ulertu eta ikasi ondoren, osa itzazu gaiari dagozkion ariketa fitxak koadernoan.
bottom of page