top of page
Deklinabide kasuekin jolas eta jolas. Disfruta ezazu eta aldi berean ikasi, zure adierazpena zuzena izan dadin.
Leku-denbora kasuak, hitzak dioen bezala,
lekua eta denbora adierazteko erabiltzen ditugu. Kasu horiek ez diote aditzaren formari aldaketarik eragiten.
Kasu horiek erabili aurretik atzizkia jasoko duen izena biziduna ala bizigabea den kontuan hartu behar dugu, atzizki desberdinak erabiltzen baitira.
¿En dónde? NON? etxean
¿En quién? NORENGAN? mutilengan
Izen bizidunak pertsonak eta animaliak bakarrik dira.
Horrela, kokalekua, jarduera (zertan?), egoera (nola?) edo denbora (noiz?) adierazteko NON kasua erabiltzen da eta bizidunekin, berriz, NORENGAN kasua.
NONDIK kasua abiapuntua edo igarobidea adierazteko edo zertatik?, noiztik? galderari erantzuteko erabiliko dugu. NORENGANDIK izango da bizidunekin erabili behar den baliokidea.
Norabidea adierazteko edo zertara?, noizera? galderei erantzuteko NORA kasua erabiltzen da. Bizidunekin, berriz, NORENGANA kasua.
Azken kasu honen eratorriak dira NORANTZ eta NORAINO kasuak edo bizidunekin, NORENGANANTZ eta NORENGANAINO.
NON
NONGO
NONDIK
NORA
NORAINO
NOIZ
NOIZKO
NOIZTIK
NOIZERA
NOIZ ARTE
Teoria ulertu eta ikasi ondoren, zure koadernoan osa itzazu gaiari dagozkion ariketa fitxak.
bottom of page