top of page
Deklinabide kasuekin jolas eta jolas. Disfruta ezazu eta aldi berean ikasi, zure adierazpena zuzena izan dadin.
NOR
NORK
NORI
Honako hiru kasu hauek KASU GRAMATIKALAK izena hartzen dute aditzarekin komunztadura (lotura zuzena) egiten dutelako.
DEKLINABIDE
KASUAK
FUNTZIOAK
ADITZ SISTEMAK
ADIBIDEAK
NOR
SUBJEKTUA
NOR
NOR-NORI
OBJEKTU ZUZENA
NOR-NORK
Ane bere etxera igo da.
Ane niri gatza eske etorri zait.
Ane kalean ikusi dut nik.
NORK
SUBJEKTUA
NOR-NORK
NOR-NORI-NORK
Amak kotxez ekarri du Ane.
Amak Aneri motxila ekarri dio.
NORI
ZEHAR OBJEKTUA
NOR-NORI
NOR-NORI-NORK
Aneri liburuak lurrera erori zaizkio.
Amak hamaiketakoa ekarri dio Aneri.
Horrela erabiltzen dira kasu hauek izen eta hitz desberdinekin:
IZEN ARRUNTA IZEN BEREZIA
SINGULARRA PLURALA MUGAGABEA
NOR mendiA mendiAK mendi Koldo / Zarautz
NORK mendiAK mendiEK mendiK KoldoK / ZarautzeK
NORI mendiARI mendiEI mendiRI KoldorI / ZarautzI
ERAKUSLEAK
NOR NORK NORI
HAU HONEK HONI
HORI HORREK HORRI
HURA HARK HARI
HAUEK HAUEK HAUEI
HORIEK HORIEK HORIEI
HAIEK HAIEK HAIEI
PERTSONA IZENORDAINAK
NOR NORK NORI
NI NIK NIRI
HI HIK HIRI
BERA BERAK BERARI
GU GUK GURI
ZU ZUK ZURI
ZUEK ZUEK ZUEI
BERAIEK BERAIEK BERAIEI
Teoria ulertu eta ikasi ondoren, osa itzazu gaiari dagozkion ariketa fitxak koadernoan.
bottom of page