top of page
Deklinabide kasuekin jolas eta jolas. Disfruta ezazu eta aldi berean ikasi, zure adierazpena zuzena izan dadin.
GAINERAKO KASUAK izena jasotzen dute beste kasuen multzoetan sartzen ez direnak, hau da, kasu gramatikalak edo leku-denbora kasuak ez direnak. Honako hauek dira gainerako kasuak eta horrela erabiltzen dira:
ZERIK kasua, galderetan edo ezezkoetan, mugagabean erabiltzen da bakarrik. NOR kasuaren ordezkoa da eta aditza beti singularrean erabiltzen da. Adib.: Ez dut nahi ez esnerik ez kaferik
NOREN, NORENGATIK eta NORENTZAT kasuak, gauzen jabetza, kausa eta hartzailea adierazten dute. Adib.: Mikelen kotxea gorria da. // Gaur jaso dugun zigorra Mikelengatik izan da. // Mikelentzat erosi dugu opari hau.
NOREKIN kasua, ekintza egiteko norbaiten edo zerbaiten laguntza adierazten du. Adib.: Zinemaldira gure tutorearekin joango gara .
ZEREZ (ZERTAZ) kasua, bitartekoak (tresna, gaia, bidea...) adierazten du. Adib.: Gaur Bilbora trenez joango gara. // Oparitako papera guraizez moztu behar da. // Ez ezazu beltzez margotu gelako horma. // Hizkuntza irakasleak literaturaz asko daki.
ZERTAZ aldaera erakusleekin eta izenordainekin erabiltzen da. Adib.: Mutil horrek zutaz beti ongi hitz egiten du. // Irakasleak aipatu duen gai horretaz ez dakigu ezer.
NORTZAT kasua, rola edo zehaztutako izaera adierazten du eta beti mugagabean erabiltzen da -TZAT atzizkia jarriz, nahiz eta hitza kontsonantez edo bokalez amaitu. Adib.: Ez nazazu tontotzat hartu. // Gure osaba nahiz eta Malagan jaio bere burua euskalduntzat du.
Izenaz gain, erakusleak eta pertsona-izenordainak ere deklinatzen dira kasu hauetan. Hona hemen nola diren:
Teoria ulertu eta ikasi ondoren, zure koadernoan osa itzazu gaiari dagozkion ariketa fitxak.
bottom of page