
Hizkuntzaren elementuak:
PERPAUSA

Hotsak edo letrak
Hitzak
Perpausa
E P U
S A R D H L I


IZENA
ADITZA
IZEN SINTAGMA subjektua
ADITZ SINTAGMA predikatua
PERPAUSA
Adibidez:
Nire baserriko hiru txakur polit horiek atzo aitonari basoan galdu zitzaizkion.
Gizakiok hizkuntza erabiltzen dugu mezuak elkarri komunikatzeko. Horretarako, hitzak ordena jakin batean josiz esanahia duen unitate bat sortzen dugu: PERPAUSA.
Perpausa aditzaren inguruan eraikitzen da, berak adierazten baitu mezuaren ekintza. Eta bestelako osagaiek ekintza hori nork egin duen, non gertatu den, nolakoa izan den, eta abarreko informazioa eman dezakete.
Horrela, perpausak bi atal nagusitan antolatzen ditu bere osagaiak:
-
Adierazten den ekintzaren egilea eta horretarako IZEN bat erabiliko da.
-
Adierazi nahi den ekintzaren atala eta horretarako ezinbestekoa da ADITZA.
IZENA gehienetan ez da bakarrik agertzen eta askotan bere inguruan osagai batzuk izaten ditu. Izena eta bere osagaiek multzo bat osatuko dute: IZEN-SINTAGMA (IS).
ADITZA beti agertzen da, baina askotan beste osagaiez lagundurik. Aditza eta bere osagaiek multzo bat osatuko dute: ADITZ-SINTAGMA (AS)
Horrela, Izen-sintagmak ekintzaren egilea nor den esaten duenean SUBJEKTU funtzioa betetzen du. Eta Aditz-sintagmak subjektuak egindako ekintza esaten duenez, PREDIKATU funtzioa betetzen du.
Bestalde, perpaus batean aditz bat edo gehiago ager daiteke. Horrela, bi perpaus mota bereiztuko ditugu aditzaren kopuruaren arabera:
-
Perpaus bakuna, aditz BAKARRA duen perpausari esaten zaio.
Adibidez:
Apunte hauekin perpausa zer den hobeto ikasiko dugu
-
Perpaus elkartua, aditz bi edo gehiago duen perpausari esaten zaio.
Adibidez:
Atzo ikusi genuen istripuan zauritu zen pertsona ondo dagoela aipatu dute.

