

.png)
Aditzaren laguntzaileari
-(e)LAKO
atzizkia lotuko zaio.
aditzaren laguntzailea eta.
edo
bait-aditzaren laguntzailea.
Euskaraz ZERGATIK? galdera egiten denean, ez da inoiz ZERGATIK... hitza erabiliz erantzun behar.
Adibidez: Zergatik etorri zara berandu?
Zergatik autobusa galdu dut.
Zeren autobusa galdu dut.
Orduan, nola erantzun behar dugu?
Aurreko adibidean, berandu etortzearen kausa autobusa galtzea da. Hau da, autobusa galdu du eta ondorioz, berandu etorri da. Beraz, KAUSA-ONDORIOA erlazioa ematen denean, euskaraz honela adieraziko dugu:
Zergatik etorri zara berandu?
Autobusa galdu dudalako etorri naiz berandu.
Kausazko perpausak, aurretik esan bezala, ZERGATIK galderari erantzuteko erabiliko ditugu -(e)lako atzizkia aditzari loturik.
Baina, ondorio baten argibideak edo azalpenak eman behar direnean ere kausazko perpausa sortu behar dugu. Eta horrelakoetan aurreko atzizkia erabiltzea ez da aukerarik onena. Argibideak edo azalpenak emateko egokiagoak dira bait- edo eta partikulak.
Adibidez: Ez hitz egin azterketan.
Zero jarriko dizute.
Ez hitz egin azterketan, zero jarriko dizute eta.
edo
Ez hitz egin azterketan, zero jarriko baitizute.
Adibidez: Blai eginda nator.
Euria ari du.
Blai eginda nator, euria ari du eta.
edo
Blai eginda nator, euria ari baitu.
Bait- partikula aditz laguntzaileari edo aditz trinkoari lotuta idazten denez, zenbait aldaketa fonetiko eragiten ditu. Hona hemen eskema bat:
-
T + D > T baita, baitago, ...
-
T + G > K baikara, baikenuen, ...
-
T + Z > TZ baitzara, baitzen, ...
-
T + H > H baihaiz, baihituen, ...
-
T + L > L bailuke, bailitzateke, ...
-
T + N > N bainaiz, bainago, ...


