top of page

Deklinabide kasuekin jolas eta jolas. Disfruta ezazu eta aldi berean ikasi, zure adierazpena zuzena izan dadin.

NONGO

NORK

NORI

ZER

NONDIK

Izen-sintagma batek perpausean bete ditzakeen funtzio

desberdinak adierazteko, euskaraz, sintagmaren amaieran

kasu marka bat jartzen da. Horrela, kasu marka guztien

bildumari  deitzen zaio DEKLINABIDEA.

                Gure ikastetxeA dotorea da.

                Gure ikastetxeAK futbol zelai bat dauka.

                Gure ikastetxeRA etorri dira Poloniatik.

                Gure ikastetxeTIK kea atera da.

                Gure ikastetxeAN asko ikasten dugu.

                Gure ikastetxeKO ikasleak jatorrak dira

 Hamasei kasu erabiltzen ditugu. Kasuen izena galdetzaileek emango              digute eta bertan aurkituko dugu atzizkian erantsiko dugun kasu marka.

                       Herriko  alkateak   amari   loreak_ ekarri dizkio azokatik

 

Hamasei kasu hauek hiru multzotan biltzen dira:

  • Kasu gramatikalak: NOR/ZER , NORK eta NORI.

  • Leku-denbora kasuak:  NON/NOIZ, NONGO/NOIZKO, NONDIK/NOIZTIK, NORA, NORANTZ eta NORAINO.

  • Gainerako kasuak: NOREN, NORENTZAT, NOREKIN, ZEREZ/ZERTAZ, NORENGATIK, ZERIK, NORTZAT.

Ia deklinabide kasu guztiek hiru forma dituzte, numeroaren arabera:

         - Mugatu singularra, elementu bakarra aipatzen denean.

         - Mugatu plurala, elementu bat baino gehiago aipatzen direnean.

         - Mugagabea, izen bereziekin, zenbakiekin eta ZER, ZEIN eta

           ZENBAT galdetzaileekin erabiltzen dugunean.

 

Gainera, kontuan hartu behar da deklinatzen diren hitzak bokalez ala kontsonantez amaitzen diren, lotura hizkia eransten zaiolako. Hauexek dira: 

                 * "e" letra erabiliko da bi kontsonante lotu nahi direnean.

   

                                  

                 * "r" letra erabiliko da bi bokal lotu nahi direnean.

Adibidez: 

EtxeA ederra da.

EtxeAN utzi dut motxila.

EtxeTIK nator.

EtxeKO teilatua erre da.

Adibidez: 

EtxeAK ikusten dira hemendik.

EtxeETAN bizi dira gaurko inuitak.

EtxeETATIK atera dituzte herritarrak.

EtxeETAKO balkoiak lorez apaindurik daude.

Adibidez: 

Miren goiz etorri da eskolara.

OrioN egon naiz uda honetan.

Bi adiskideK esan didate gezur hori.

Etxe askoTAKO teilatuak konpontzeko daude.

Zein orduTAN etorriko zarete bihar?

Adibidez: 

        Zuhaitz + tik                  Zuhaitzetik

        autobus  + ko                autobuseko

        oihan  + ra                     oihanera

Adibidez: 

      Orio + en                   Orioren

      Edurne + entzat       Edurnerentzat

      Unai  + i                     Unairi

bottom of page