

Ideia bakoitzeko perpaus bat eta perpaus multzoak testua. Horrela joango gara josten gure mezua komunikatzeko
IZEN SINTAGMAREN
OSAGAIAK

Aurreko atalean perpausak bi osagai nagusi dituela ikasi dugu. Alde batetik Izen-sintagma Subjektua eta bestalde, Aditz-sintagma Predikatua. Oraingo honetan, Izen-sintagma batean ager daitezkeen elementuak ikasiko ditugu.
Nire baserriko hiru txakur polit horiek
Baina, zer dira IZENAren inguruan ager daitezkeen beste elementuak????
Beste osagai horiek IZENAri buruzko informazio osagarriak ematen dituzte, esate baterako, norena den, nongoa den, nolakoa den, zenbat diren, zer den...
Horrela, izenaren inguruan elementu hauek ager daitezke:
IZENLAGUNAK + IZENA + IZENONDOAK + DETERMINATZAILEAK
(Izlg) (I) (Izond) (Det)
NONGO txakur polit ARTIKULUAK (art)
baserriko Mikel handi -a
kaleetako ni gorri -ak
goizeko hi zaratatsu ERAKUSLEAK(erak)
paperezko bera sendo hau - hauek
gu hori - horiek
NOREN zu hura - haiek
nire zuek (zenb) ZENBATZAILEAK
amaren beraiek hiru (...)
lagunen asko
zuen hainbat
milaka
Aurreko guztia kontuan hartuz , adibidea horrela aztertu behar dugu:
Azter dezagun adibide hau:
Nire baserriko hiru txakur polit horiek atzo aitonari basoan galdu zitzaizkion.
IZENA
ADITZA
IZEN SINTAGMA subjektua
ADITZ SINTAGMA predikatua
PERPAUSA
IZENA
Nire baserriko hiru txakur polit horiek atzo aitonari basoan galdu zitzaizkion.