
Ereduak aztertuz eta hauei jarraituz landu zure sormen idatzia.

Jarraibide testua
Jarraibide testua zerbait egiteko edo erabiltzeko prozedura azaltzen duen testua da.
Adibidez:
Jarraibide testu batek honako ezaugarri hauek izango ditu:
* Erabiltzen den hizkera argia, zuzena eta zehatza
izango da.
* URRATSAK helburua lortzeko jarraitu behar diren
pausoen hurrenkera adierazteko erabiltzen dira.
Ordena garrantzitsua bada, zenbakiak zein alfabetoko
hizkiak edota ordena antolatzaileak erabiltzen dira.
* Kasu batzuetan grafikak, marrazkiak edo argazkiak
erabiltzen dira urratsak argitzeko.
Jarraibide testuak oso ohikoak dira gure bizitzan. Horrela, ondorengo modu hauetan topatuko ditugu:

Ordena antolatzaileak:
-
Lehenik, lehenik eta behin, hasteko, lehenengo, lehendabizi...
-
Ondoren, jarraian, gero, hori egin eta gero, segidan, horren ostean...
-
Berotzen denean, egiten denean, gogortzen denean..., 5, 10, 15... minutu igaro ondoren..
-
Bukatzeko, amaitzeko, azkenik, azken urratsa...








Azkona hegazkina
