Zure sentsibilitate literarioa piztu eta garatzen laguntzea dute helburu hemen eskaintzen zaizkizun jarduerek. Disfruta ezazu beraiekin!
ZER DA LITERATURA?
Literaturak, zerbait komunikatzeaz gain, edertasuna sortzea eta sentimenduak adieraztea du helburu. Hori lortzeko hizkuntza modu berezian erabiltzen da eta literatura baliabideen bitartez testu ederrak sortzen dira. Garrantzitsuena ez da zer esaten den, nola esaten den baizik.
Literatura generoak
Hitzarekin modu askotan egin daiteke jolas:
hitz lauz hitz neurtuz elkarrizketaren bidez
GENERO NARRATIBOA
-
Narratzaile batek pertsonaia batzuek leku eta denbora jakinetan egindako ekintzak kontatzen ditu.
-
Hitz lauz (prosaz) idazten da testua.
-
Ekintzen kontaketa da garrantzitsuena.
GENERO LIRIKOA
-
Garrantzitsuena idazleak bere sentimenduak, barne mundua eta mundu ikuskera agertzea da.
-
Hitz neurtuaz egiten da, bertsoak osatuz.
-
Askotan gauzak adierazteko sinboloak erabiltzen dira, metaforak.
EDER: Txordon.
PILOTA: Zer, maite.
EDER: Iges egin dezagun
emendik. Aitak baditu
txanpon ederrak. Zaldi bi
eros ditzagun, eta
kondearen soldadoak
kontura ditezen baino
lehen Kastillan arkituko
gera. Bertako herririk
herri ez gaituzte billatuko.
PILOTA: Ez.
GENERO DRAMATIKOA
-
Pertsonaien arteko zuzeneko elkarrizketaren bidez ematen da istorioa.
-
Hitz lauz (prosaz) idazten da testua.
-
Elkarrizketak ikus-entzuleen aurrean egiten dira.
-
Gorputz adierazpenak (mugimenduak, begiradak, keinuak...) garrantzi handia dauka.
Ahozko eta idatzizko literatura
Orohar, literaturak bi fase izaten ditu, ahozkoa lehena eta ondoren idatzizkoa. Bakoitzak bere ezaugarri propioak ditu:
AHOZKO LITERATURA
-
Herria da obren sortzailea, autorea anonimoa izanik.
-
Obrak ahoz transmititzen direnez, herriaren memorian gordetzen dira.
-
Ipuinak, esamoldeak, atsotitzak, lo kantak, koplak, erromantzeak... herriaren nortasunaren erakusle dira.
-
Herriak belarritik, entzunez, jasotzen ditu obrak.
LITERATURA IDATZIA
-
Autore ezaguna izaten du. Bere izena beti agertzen da.
-
Obrak paperean edo liburuetan agertzen dira.
-
Hiru generoetan ematen da eta zerbait ederra eta kultua izatea du helburu, arte-lana.
-
Idazkera erabiliz transmititzen da eta irakurriz jasotzen da.