top of page

Zure sentsibilitate literarioa piztu eta garatzen laguntzea dute helburu hemen eskaintzen zaizkizun jarduerek. Disfruta ezazu beraiekin!

AHOZKO LITERATURA

1. Baga biga higa

Baga, biga, higa,

laga, boga, sega,

zai, zoi, bele,

arma, tiro, pun!

Xirrixti-mirrixti gerrena plat,

olio-zopa, kikili-salda,

urrup, edan edo klik,

ikimili-kili-klik!

2. Ilargia eta gizona

    Aspaldi lapur bat bizi zen Antzuolan. Ez zen lapur handia...

3. Xahakoa pastorala

4. Egun da Santi Mamina

Egun da Santi Mamina

benetan egun samina.

Goiko zeruan gorde dezala

luzaro neure arima.

Esanen dizut egia

hau ezta usategia.

Erroi artean izan nintzaden

benetan ausartegia.

Itsas aldean izarra

hari begira lizarra

Euskara salbu ikusi arte 

ez dut kenduko bizarra.

Kantatu zuen oilarrak

argitzen dira belarrak.

Ageda gure martiriari

moztu zizkaten bularrak.

Bularrak moztu zizkaten eta

Euskalerriak diotsa.

Solomo luze dultzerik gabe

eman zaidazu bihotza.

Eman zaidazu bihotza eta

ken berriz nahigabeak.

Esan noiz garen izanen gure

etorkizunen jabeak.

                                                  Gabriel Aresti

                                                            Harri eta Herri, 1964

5. Barkoxen maskarada

6. Lazkao-Txikiren pasadizoak

Joxe Migel Iztueta,

 Lazkao  Txiki.

Bi mutiko ari dira hizketan: bata Joakin eta bestea Jose. Jose etxe aberatsekoa zen, eta hala esan omen zion Joakini:

--Hi, Joakin! Bihar ez nauk eskolara etorriko!

--Zer duk, bada?

--Gure etxean umea ekarri dute Parisetik.

--Zuek edozer gauza, aberatsak zarete eta! Gure etxean, berriz, aitak eta amak egiten dituzte!

                                                                      Joxe Migel Iztueta

                                                                      Lazkao  Txiki. Gertaerak eta txisteak

                                                                                                    Auspoa, 1999 (egokitua)

7. Bereterretxeren kantoria

8. Teodosio Goñikoa

    Elezaharrak dioenez, Teodosio, Nafarroa menderatu nahi zuten godoen aurka gerra egin ondoren, etxera omen zetorren. Orduan, Erretabidean, Ollaranerako bidean, gizon bitxi bat azaldu omen zitzaion, bere emazteak, Butroeko Konstantzak, maitale ezkutu bat zuela esanez.

   (...)

                                         Toti Martinez de Lezea                                                      Euskal Herriko Leiendak

                                                        Erein, 2004 (egokitua)                               

9. Esaera zaharrak

10. Bertsolaritza

Gogoratzen naiz lehengo amonen

zapi gaineko gobaraz

gogoratzen naiz lehengo amonaz

gaurko amaz ta alabaz.

Joxei ta zuei mila zorion

miresmenaren zirraraz

ta amaituko dut txapel zati bat

zuek guztiontzat lagaz.

Gure bidea ez da erraza

bete legez juizioz trabaz,

Euskal Herriko lau ertzetara

itzuliko gara gabaz.

Eta hemen bildu dan indarraz,

grinaz eta poz taupadaz

herri hau sortzen segi dezagun

euskaratik ta euskaraz.

 

                        MAIALEN LUJANBIO, 2009

bottom of page