top of page
Data eta orduak
nola adierazi
DATA ADIERAZTEKO ARAU-GOMENDIOAK
-
Data adierazteko, lehenik urtea, gero hilabetea eta azkenik, eguna jartzen da. Hauek dira formarik gomendagarrienak:
Donostian, 2017ko apirilaren 12an (noiz? galderari erantzunez)
Donostia, 2017ko apirilaren 12a (zein eguna? galderari erantzunez)
-
Urtearen kopurua kontsonantez bukatzen bada, -eko erantsi behar zaio. Bokalez bukatzen bada, -ko jarri behar da.
1985eko 1678ko
2010eko 546ko
-
Hilabetea letra xeheaz idatzi behar da eta beti -aren erantsiko zaio.
martxoaren abuztuaren urriaren otsailaren
-
Eguna jartzerakoan eta noiz? galderari erantzuten baldin badio, -ean erantsiko zaio kontsonantez amaitzen bada eta -an, bokalez amaitzen bada. Erne!!!! Hamaika zenbakiak -a itsatsia du; beraz, 11n idatzi behar da.
12an 25ean 31n
-
Data osorik zenbakiz adieraztean, marratxoz edo barraz banatuko ditugu urtea, hilabetea eta eguna. Hilabetea adierazteko zenbaki erromatarrak erabil daitezke.
2017/04/12 2017/IV/12
2017-04-12 2017-IV-12
-
Zenbakiz adierazitako datak deklinabide markak har ditzake:
2017-04-12an sortu zen orrialde hau.
-
Urtearen zenbakia jarri ondoren urte hitza idatzi behar bada, zenbakiaren ondoren puntu bat jarri behar da (-garren esan nahi du):
2017. urtean euri gutxi egin omen du.
-
Data urterik gabe ere adieraz daiteke, hilabetea eta eguna jarriz:
Apirilaren 12an egiten ditut urteak.
-
Data koma artean doanean, ez du deklinabide-markarik hartzen.
Datorren astean, apirilak 12, joango gara oporretan.
Datorren astean apirilaren 12an joango gara oporretan.
Teoria ulertu eta ikasi ondoren, osa itzazu gaiari dagozkion ariketa fitxak koadernoan.
ORDUAK ADIERAZTEKO ARAU-GOMENDIOAK
-
Orduak pluralean adierazten dira, ordu bata izan ezik. Deklinabide-atzizkiak, beraz, pluralekoak izango dira.
Ordu biak bostak zortzietan hamaiketara
Gogoratu!!!! hiru eta lau zenbakiekin:
hiruretan lauretan
-
Erdia pluralean adierazten da beti, baina laguntzen dion ordua bi eratara joan daiteke:
a) mugagabean: sei eta erdiak (aukera hau erabiliko dugu, batez ere)
b) pluralean: seiak eta erdiak
-
Laurdena ere bi eratara erabil daiteke. Mugagabean erabiliz gero, ordua pluralean doa. Pluralean erabiltzekotan, ordua mugagabean joan ohi da.
Bostak eta laurden <-----(aukera hau erabiliko dugu)----->Zortziak eta laurdenetan
Bost eta laurdenak Zortzi eta laurdenetan
-
Minutuak singularrean adierazi behar dira.
Bostak eta bostean
-
Gutxi(ago)k, berriz, mugagabeko markak hartzen ditu.
seiak bost gutxi(ago)tan
-
Orduak zenbakiz idazten ditugunean, orduak eta minutuak bi puntuarekin bereizten dira; bakoitzeko bi zifra behar dira. Atzizkiren bat adierazten badiegu, orduak pluralean eta minutuak singularrean adieraziko ditugu.
15:00etan 05:45ean 16:15ean 21:30ean
Teoria ulertu eta ikasi ondoren, osa itzazu gaiari dagozkion ariketa fitxak koadernoan.
bottom of page