Gune honek zure hiztegia abesrasteko bideak eskaintzen dizkizu. Hemen ikasitakoa erabil ezazu ahal duzun gehienetan.
Familia eta ahaideak
Ni Txomin naiz eta Gabon gauean ateratako argazki honetan nire familia azaltzen da. Nire emaztea Ines eta biok bi seme-alaben gurasoak gara: Koldo eta Miren. Biak ezkonduta daude eta familia ederra osatu du bakoitzak.
Argazkian ikusten den bezala Koldoren atzean Ana dago, bere emaztea eta gure erraina dena. Koldok eta Anak bi seme-alaba dituzte. Bihurriena semea da eta Iker du izena. Alaba, berriz, June da eta amonaren ondoan dago. Bi anaia-arrebak bikiak dira.
Mirenen senarra bere atzean dago eta bere izena Gorka da eta gure suhia, aldi berean. Hauek seme bakarra dute, Ibon eta oso ondo konpontzen da bere lehengusu Ikerrekin. Baina, bere lehengusina June asko zirikatzen du jostailuak kentzen dizkionean.
Ines eta biok, aitona-amona bezala, zoratzen gaude gure hiru bilobekin.
Mirenek asko estimatzen du bere koinata Ana eta askotan elkartzen dira erosketak egiteko. Koldo eta bere koinatua, Gorka, biak, askotan bizikletaz mendira joaten dira.